argia.eus
INPRIMATU
Pisten aldeko ordezkari politikoentzat “errespetua” eskatu du ENBAk
  • Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena ibilgailu motordunentzat egokitzeko izeneko proiektuaren alde bozkatu eta lan egindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du ENBA nekazaritza elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15 udalerrietan.

Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria 2018ko urriaren 31
Aralarren Eniriotik Igaratzako pista berriaewn urratze lanetan. (Argazkia: Ataria)

Proiektua gauzatzen hasi zen unean, joan den irailean, auzitara eraman zuten gaia pisten aurkako elkarteek, eta ENBAk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, "Gipuzkoako Foru Aldunditik baimena bideratu duten ordezkari politikoak zein mankomunitatean aldeko bozka eman duten ordezkari politikoak salatu dituzte".

Hori dela eta mozioak aurkeztu dituzte mankomunitateko udal guztietan, "baserritarron elkartasuna eta babesa, eta proiektuaren alde egindako arduradun politikoentzat errespetua eskatuz, eta euren aurkako jazarpen publikoa eta mediatikoa gaitzetsiz".

(Irakurri ENBAren agiria osorik bere webgunean).

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.