argia.eus
INPRIMATU
PISA eta Errebaliden aurrean ikasleek planto egiteko, intsumisio gida sortu dute Ikasle Abertzaleek
  • Hiru urtetik behin eta urtero egiten diren ebaluazio azterketak dira PISA eta Errebalida frogak. Apirila eta maiatza bitartean egingo dira zenbait ikastetxeetan; hala ere, Ikasle Abertzaleek ikasleei planto egiteko deialdia egin diete. Intsumisio gida sortu dute.

Topatu.eus @topatu_eus 2018ko apirilaren 23a

Hiru urtetik behin, hamabost urteko ikasleei egiten zaien froga da PISA. Mundu mailan egiten den ebaluazio azterketak dira, apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean egingo direnak. Errebalidak, berriz, urtero egiten diren frogak dira, lehen hezkuntzan, 4.DBH-n eta bigarren batxilergoan. LOMCE erreformaren baitan sortutako dinamika da, maiatzaren 7tik 18ra bitartean egingo dena.  

Ikasle Abertzaleek horien aurrean planto egiteko dei egin dute, frogek balio akademikorik ez dutela aipatuz eta ikasleen arteko lehia sortzen dutela gaineratuz. Hori dela eta, intsumisio gida jarri dute martxan. Aurrera begira, abian jarriko den protokoloaren nondik norakoaren berri ematen dute bertan, frogen egunera arte eta egunean bertan zer egingo den azaltzen duena. 

Plantoak egiteko baliabideak ikasleen eskuetara jarri dituzte; besteak beste, eskuorriak, kartelak edota aurretik aipatu den intsumiso gida.

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.