PISA azterketen eta Errebaliden “inposaketari” planto egiten jarraituko dutela jakinarazi dute Ikasle Abertzaleek. Horrela, Euskal Herriko ikasleriari dei egin diote ostegunean kaleak hartu eta hezigune guztietan mobilizazioak egiteko.
Bideo honetan azaldu dituzte planto egiteko arrazoiak:
Mobilizazioez gain, Hau ez da gure hezkuntza: PISA eta errebalidei planto dinamikara batzea eskatu du IAk, eta antolakundeak sustatuko dituen “planto protokoloak” eskatzera animatu du. Eskaerak egiteko helbide bat erraztu dute.