Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Bizipoza” ikuskizuna eskainiko dute heldu den larunbatean, abenduak 21, Usurbilgo Oiardo kiroldegian. Bi saio eginen dira, bata 16:00etan eta bigarrena, 18:30ean. ARGIAren Adiskideak elkarteak antolatu du emanaldia eta haur zein gurasoei irribarrea ateratzearekin batera, ARGIA proiektua laguntzea izanen du helburu.
“Bizipoza” izena eman diote pailazoen azken ikuskizunari; eta elkartasuna du gai nagusi. Pirritx, Porrotx eta Marimotots aireportura joateakoak dira Txernobyletik datorren laguna jasotzera. Haien furgoneta “Panpoxak” arazoak eman dizkie eta garaiz iritsiko ez ote diren beldur dira. Azkenean, arazoak atzean utziko dituzte jasoko duten laguntzari esker.
Sarrerak
Sarrerak 8 eurotan eskuratu ahal izanen dira aldez aurretik, ARGIAren webgunean edo Usurbilen (Marije eta Bordatxo), Urnietan (Ezeiza Etxea), Zarautzen (Txiki Polit), Lasarten (Artizar), Hernanin (Leokadisti), Zumaian (Turismo bulegoa) eta Donostian (Aieteko Cuelebre eta Egiako Kata).
Egunean bertan 9 euroan salduko dira leihatilan. (12 hilabete arteko haurrek ez dute sarrerarik ordainduko).