argia.eus
INPRIMATU
Aurizko alkate Unai Irigarai
“Pirinioaldean despopulazioa dugu arazo nagusi”
  • Nafarroako ipar-ekialdeko egoera larriari aurre egiteko Pirinioaldeko Mahaia sortu zuten zonaldeko hainbat gizarte eragilek eta erakundek. Nafarroako Gobernuaren utzikeria salatu dute bertako biztanleek. Aurizko alkate Unai Irigaraik eman dizkigu xehetasunak Guardasola saioan.

Euskalerria irratia @fm983irratia Pello Argiñarena 2024ko abuztuaren 06a

Despopulazioaren inguruko lege sendo baten beharra azpimarratu du Unai Irigaraik. Ratioekin eta etxebizitzarekin lotutako neurriak jorratu beharko lituzke legeak, lehen sektoreari laguntza gehiago eman beharko litzaioke eta gazteak herrian geratzeko erabaki erakargarriak hartu.