argia.eus
INPRIMATU
Pintaketak egin dituzte hainbat batzokitan EAJ eta PPren arteko akordioa salatzeko
  • "Esadazu norekin zabiltzan eta zein zaren esango dizut" gaztelaniazko esamoldea margotu dute Bizkaiko hainbat batzokitan. EAJ eta PPren arteko akordioak “gazteen oraina belztu” eta “etorkizuna kakatzara botatzen duela” salatu du Ernai gazte antolakundeak. EAJren iritziz, "eraso antidemokratikoa, anonimoa, koldarra eta euskal gizartearen gehiengoaren sentipenaren aurkakoa" izan da.

Axier Lopez @axierL 2017ko maiatzaren 05
Durangoko Batzokian egindako margoketa

Ernaik adierazi du herritarren interesen aurkako akordioa dela eta datozen belaunaldiak hipotekatzen dituela: “Milaka aitzakia jar ditzakete atzetik, baina hitzak eta ekintzak, berriro ere, ez datoz bat. Kupoa gora eta behera, estatuarekin aldebiko harremana hara eta hona... Gazteok bestela ikusten ditugu gauzak: zuon poltsikoak betetzeko trikimailuak gora eta behera, zuon pribilejioak mantentzeko behar duzuen posizioa aurrera eta atzera”.

Ostiralean arratsaldeko 5etan Sabin Etxearen aurrean kontzentrazioa antolatu du Ernaik akordioa salatzeko.

"Sinatzen ez duzunez, badakit nor zaren"

Ezker abertzaleari zuzendu zaio Ortuzarren alderdia, eta erasoaz adierazpenen bat egiteko eskatu dio. Bestalde, PPrekin adostutakoa "Euskadirentzat eta guztion interesentzat ona" dela adierazi dute jeltzaleek, eta gehiengo sozialak ere horrela ulertu duela.

Topatu-info-k pintaketen hainbat argazki bildu ditu:

Algorta
Bilboko Deustu auzoan
Barakaldoko Gurutzeta auzoan
Bilboko Indautxu auzoan
Bilboko Santutxun
Bilboko Uribarrin