argia.eus
INPRIMATU
Pintaketa naziak agertu dira Lapurdin
  • "Frantzia lehenbizi, beti zuria" gisako mezuak zabaldu dituzte Ezpeleta eta Kanbon. Ekintza faxista horien salatzeko elkarretaratzea eginen dute 19:00tan Kanboko herriko etxe aitzinean.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 26a
Argazkia: Euskal Irratiak.

Euskal Irratiek Twitter bidez informatu dutenez, pintaketa naziak agertu dira Lapurdiko hainbat herritan asteazken goiz honetan. "Frantzia lehenbizi, beti zuria" gisako mezuak irakur daitezke Ezpeleta zein Kanbon. Ekintza faxista horien salatzeko elkarretaratzea eginen dute Kanboko herriko etxe aitzinean 19:00tan.

Ipar Euskal Herriko euskarazko irratiek zabaldu duten irudian ikusten denez, hitz horien azpian hiru gurutze zelta ere margotu dituzte –talde neonaziek eta eskuin muturrekoek maiz erabiltzen dituzte sinbolo horiek–.