argia.eus
INPRIMATU
Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka
  • Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.

Unai Lomana Uribezubia 2025eko martxoaren 10
Ziliport

Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira eginiko pintaketak gainetik margotu ikur faxistekin dituztela salatu dute Maulen. Horren aurrean Mauleko errugbi zelaiko biribilgunean elkarretaratzera deitu dute martxoaren 10ean arratsaldeko 19:00etan eta Euskal Herria antifaxista aldarrikatzeko baliatuko dute.

 Ziliport
 Ziliport