VOXen aldeko mezuak, mezu matxistak eta svastikak pintatu dituzte Gorlizeko eskolan. Erasoaren aurrean, Sorginen Alabak talde feministak elkarretaratzea deitu du astearterako.
Gorlizeko eskolako ikasleek emakumeen eskubideen eta sexu aniztasunaren alde landutako muralen gainean egin dituzte pintaketak. Gorliz eta Plentziako Sorginen Alabak talde feministak gertakaria eraso transfobo, homofobo eta matxistatzat jo du.
Erasoa salatu asmoz, astearte arratsalderako elkarretaratzea deitu du talde feministak. “Ez dugu gorroto mezurik onartuko” lemapean bilduko dira Gorlizko Eliza Enparantza plazan, 19:00etan.