argia.eus
INPRIMATU
Pintaketa faxista gehiago egin dituzte Iruñerrian
  • Elkarretaratzea egin zuten Iruñeko udal plazan larunbatean, Euskal Herria faxismo eta arrazakeriaren aurka lelopean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko irailaren 19a

Joseba Asironen kontrako pintaketak, Mola eta Sanjurjoren deshobiraketa salatzekoak eta German Rodriguezen hilarriaren aurkako erasoak izan ziren aurreko astean; aste honetan ere azaldu dira mezu faxistak Iruñerriko hormetan.

 

 

 

Horrez gain, Europa zuria dioten pintaketa arrazistak ere egin dituzte zenbait tokitan.

 

 

 

Albistea Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra