argia.eus
INPRIMATU
Pintaketa arrazista egin dute Muskizko ijito familia baten etxean
  • "Ijitoak kanpora" margotu dute Muskizko Memerea auzoko ijito familia baten etxeko atarian. Familiak Tele7-ko kazetariei asteartean adierazi dienez, "ezezagun batzuek egin dute gauean". Egoera okerrera joaten ari dela salatu dute, "herrian gertatzen den guztiaren errua beraiei leporatzen diotelako". Herrin, auzokide batzuek kalean salatu dute adingabeko  honek eragiten duen "elkarbizitza arazoa".

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 14a

Amak azpimarratu du bere 16 urteko nerabea oraindik ez dutela epaitu. Izan ere, Muskizko beste mutil batzuei lapurtzea, eraso egitea eta mehatxatzea egotzi diote. Alabak gaizki jokatu duela aitortu du, baina inork ezin duela justizia bere gain hartu. Orduz geroztik, alaba Instagramen bidez mehatxuak jasotzen ari dela salatu du. Adingabearen familiak ere salaketa jarri du 13 urteko ahizpa baten aurkako jazarpenagatik.

 

Familia horren adingabeko kide bati egozten diote zenbait lapurketa, mehatxu eta eraso. Horren auren auzokide batzuk elkartu dira eta batzuek talde bat sortu dute. Taldeko kide batek Facebooken adierazi duenez, pintaketaren harira, ijito familiak berak egin ote duen iradoki dute, baina edozelan ere margoketaren edukia arbuiatu nahi dute, hau ez delako "gure seme-alabak defenditzeko aukeratu dugun era". "Elkarbizitza arazoa" konpontzeko instituzioen lana eta konpromisoaren bitartez bideratu behar dela adierazi dute, eta hori egin ezean, arazoa handitu besterik ez dela egiten ari. Bien bitartean, seme-alabak defenditzen jarraituko dutela diote, "gure herrian beldurrik gabe bizitzea" lortu arte.

Ostiralean elkarretaratzea eta zenbait adierazpen egin zituzten: