argia.eus
INPRIMATU
Pintaketa faxistak egin dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
  • Sinbologia naziko ikurrak, agertu dira astelehen goizaldean, urriak 16, Gasteizko kaleetan. Pintaketa gehienak esbastikak izan dira. Hala Bedi Irratiko tabernari ere eraso egin diote.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 17a
Hala Bedi Irratiko tabernan esbastikak pintatu dituzte (Argazkia: @halabedi)

Pintoreria eta Aiztogile kaleetan izan dira pintaketak. Orain dela urtebete ere, eskuin muturreko taldeek antzeko ekintzak egin zituzten Aiztogile kalean: aldarrikapen feministen gainean, esbastika eta ikur naziak pintatu zituzten. Errota auzoko meskitaren aurka ere egin zuten. Apirilean, berriz, judutarren omenezko monolitoa esbastikaz bete zuten, Judimendin, Gasteizen.

Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumaren bezperan, eskuin muturreko hogei taldeek elkarretaratzea egin zuten Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan. “Espainiaren batasuna” aldarrikatu zuten.

 Bestalde, Hala Bedi Irratiak jakitera eman duenez, Jose Ignacio Irusta “Falangea eta tradizioa” taldeko burua Gasteizen ibili da egunotan. Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen 2015eko ekainean.