Baiko enpresako pilotariek EPEL Ligarekin eta hura osatzen duten enpresekin (Baiko eta ASPErekin) lortutako akordioa bi enpresetan izango da aplikagarria.
Zortzi dira akordioak jaso dituen puntu nagusiak:
1. Josu Eskiroz, Jon Mariezkurrena, Unai Laso eta Víctor Esteban-en kontratuak berriztatzeko proposamena, bakoitza epe ezberdin batean.
2. Urteroko gutxieneko soldata 25.000 eurotan finkatzea, betiere jaialdiak antolatzen diren hiru autonomi erkidegoetan aforoak gutxienez %80ra igotzen direnean berriz ere.
3. Plus Estelarra, halako partidetan parte hartzen duten pelotarientzat.
4. EAEtik eta Nafarroatik kanpora egindako joan-etorriengatiko dietak ordaintzea.
5. Adostutako barne-araubidea ezartzea.
6- Entrenamenduei buruzko arauak aldatzea. Pilotariek aukeratu ahal izango dute enpresak zuzendutako entrenamenduetara joan edo euren kontura entrenatu.
7. Soldata baxuenak dituzten pelotariei esklusibitate klausulak malgutzea.
8- Beste hainbat konpromiso ere hartzen ditu EPEL-ek bere gain, botilleroei, informazio eskubideari, lan-egutegiari edota leihaketa egutegiari dagokienez.
Akordio batera iritsi gara, greba bukatzen da, baina gauza asko daude egiteke oraindik. Etorkizunean sortu beharreko elkarteari dagokio lortutakoak betetzen direla bermatzea eta jorratu gabe dauden atalen inguruan hausnartzea. Zorionak lagun eta kideak, zuetaz harro nago ✊🏻 pic.twitter.com/zfto588Aic
— Ibai Zabala (@ibaizabala1) October 27, 2020
ELA: "Akordioak erakusten du posible dela prekarietateari aurre egitea antolakuntzaren bitartez"
ELA sindikatuak pilotariak zoriondu ditu, eta "antolakuntza sindikalaren garrantzia" azpimarratu, "enpresetako prekarietateari eta inposaketei aurre egiteko tresna gisa".