argia.eus
INPRIMATU
Petronorrek ezohiko ke-emisioak egin ditu Muskizen akats baten ondorioz
  • Petronorren Muskizko koke plantako konpresore bat ustekabean gelditu da astelehen arratsaldean eta horren eraginez gas kopuru handia bota du hirugarren tximiniatik, herritar ugariren kezka eraginez.

ARGIA @argia 2017ko abuztuaren 22a
Irudi ikaragarriak utzi ditu Muskizko plantak astelehenean (argazkia: Carlos Alipio).

Zenbait lagunek sare sozialen bidez zabaldu dituzte Petronorren tximinia aireratzen ari zen kearen irudiak.

“Segurtasun arrazoiak” aipatu ditu enpresak ezohiko emisio horiek esplikatzeko.

Petronorren arabera egoera egonkortzea lortu dute, nahiz eta ohikoa baino gar gehiago erabiltzen ari diren. Baieztatu dutenez, koke planta ez da gelditu inolako momentutan, nahiz eta karga txikiagoarekin lan egin duen.