Bilboko auzitegiak "justifikazio gabekotzat" jo du Petronorrek pasa den maiatzean indarrean jarri zuen aldi baterako enplegu erregulazioa (ABEE). Enpresak adierazi du epaiari helegitea jarrriko diola.
CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, enpresak kontratuak "berehalakoan" berregin beharko ditu, eta jasotzeke dauden soldatak ordaindu. 965 langileetatik 354ri eragiten die erregulazioak.
Enpresak adierazi du helegitea jarriko duela.