argia.eus
INPRIMATU
Petrolioaren prezioak %10 egin du gora Saudi Arabiako findegien aurkako erasoen ostean
  • Munduko petrolio findegi handienari eraso egin diete Yemeneko Huthiek, drone bidez. Honek munduko petrolio produkzioa %5ean jaistea eragin du.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 16a
AEBetako gobernuak zabaldu duen irudia.

Drone bidezko eraso batek Saudi Arabiaren petrolio produkzioa erdira jaitsi du. Aramco petrolio enpresaren Abqaid eta Khurais findegiek jaso dituzte erasoak, eta produkzioak eguneko 5,7 milioi upel behera egitea eragin du. Ohiko produzkiora itzultzeko asteak beharko dituela adierazi du enpresak.

Nahiz eta enpresaren produkzioa erdira jaitsi, Roterdam (Herbehereak), Okinawa (Japonia) eta Sidi Kerirren (Egipto) biltegiak ditu Aramcok. Biltegi hauetan duen petrolioarekin bezeroak asteetan artatu ditzake Aramcak.

Hamar dronek herrialde osoa zeharkatu zuten larunbatean, eta petrolio findegiei eraso egin zieten. Huthiek, Yemengo matxinatu xiiek, erasoa egin dutela aitortu dute. 2015etik hona Saudi Arabia huthiak erasotzen ibili da, eta hauek Saudi Arabiako petrolio findegiak erasotzen hasi dira. Saudi Arabia huthiak erasotzen hasi zen Iranen laguntza jasotzen omen zutelako, baina horrek Iranen influentziak gora egitea besterik ez du ekarri. Erasoan erabilitako droneak Iranek emandakoak direla uste du Saudi Arabiak.

Erasoen ostean, petrolioaren prezioak %20ra arte egin zuen gora, eta %11an egonkortu da. Astelehenean petrolio upelak 66,56 dolar balio ditu, eta erasoen aurretik 60,25ean zegoen prezio hori.