Itun Historikoa koalizioko buruak atzean utzi du Rodolfo Hernández enpresaria, aurrekaririk gabeko garaipenean: sekula boto gehien lortu duen presidente bilakatu da Gustavo Petro. Munduko 20 herrialderik biolentoenetako bat izateaz gain, AEBen eta bere politika neoliberalen ikuspegitik azken hamarkadetan berebiziko garrantzia izan duen herrialdea da Kolonbia.
Gustavo Petro aukeratu dute Kolonbiako presidente ekainaren 19an egin diren hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen %50 baino gehiagorekin. Itun Historikoa izeneko koalizio ezkertiarreko liderrak, zehazki, botoen %50,69 lortu ditu, botoen %94,57 zenbatuta.
Uribismoak itxaropena zuen Rodolfo Hernandez enpresariak irabaziko zuela, baina botoen %47,04 eskuratu du. Honenbestez, mugarria jarri dute munduan indarkeria-maila handieneko bat pairatzen duen herrialdearen historian. Sekula ez zuen ezkerreko hautagai batek irabazi presidentetza.
"Kolonbia eraldatzeko agindu historikoa da gaurko garaipena. Duintasunagatik, justizia sozialagatik eta ingurumen justiziagatik, gure askatasunagatik. Osotasun eta gardentasun konpromisoa hartzen dugu. Bizitzaren aldeko mandatua izango da", adierazi du Francia Marquez presidenteordeak.
"Gaurkoa herriarentzat jai eguna da. Ospa dadila lehen garaipen herrikoia. Aberriaren bihotzean gainezka egiten duen alaitasun horrek arindu ditzala pairatutako hainbeste sufrimendu. Garaipen hau Jainkoarentzat, Herriarentzat eta bere historiarentzat. Gaurkoa kale eta plazen eguna da", esan du Petrok Twitterren.
Petroren programak eredu ekonomikoa errotik aldatzea proposatzen du, nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioaren bultzadan oinarrituta, desberdintasunari aurre egin ahal izateko nekazaritza-erreforma egin ondoren. Kolonbian, lurren erdia baino gehiago %2 pribilegiatu batzuen esku dago.
Hauteskunde-egunean Petroren alderdiko bi militante eta buruzagi sozial hil dituzte Guapi eta El Patía udalerrietan, Cauca departamenduan.
Emaitzak jakin berritan dozenaka milaka lagun kalera atera dira Kolonbia osoan aldaketa politikoa ospatzera. Jarraian zenbait bideo:
IBAGUÉ, por la Cra 5. La gente se ha volcado a las calles a celebrar el triunfo del #PetroEsPresidente #PetroPresidente #EleccionesColombia2022 pic.twitter.com/Xp92Tdk49m
— Fialo-Arake Nancy?????????????? (@ArakFialloNancy) June 20, 2022
¡Qué mejor que el gran ?@jgonzalezmusico? y Los Prisioneros a la hora de festejar! Celebro estar vivo para verlo. pic.twitter.com/WPQCcY0IvJ
— Andrés Ospina (el Grafómano, con tilde) (@elGrafomano) June 20, 2022
#ColombiaVota | A esta hora se registra una caravana en la carrera 36 en Bucaramanga con los simpatizantes del nuevo presidente de Colombia, Gustavo Petro (@petrogustavo). pic.twitter.com/i7SwhOAldY
— W Radio Colombia (@WRadioColombia) June 20, 2022
Bogotá celebra a su presidente pic.twitter.com/Jta5y2Sykh
— Luis Ernesto Gómez? (@LuisErnestoGL) June 20, 2022