Pete Cenarrusa, euskal jatorria zuen Idahoko Estatu idazkari ohia, 95 urte zituela hil da, urteetan izan duen minbiziagatik. Euskararen eta euskal kulturaren sustatzaile izan zen.
Munitibar eta Gernikakoak ziren haren gurasoak, eta abeltzain aritzera joan ziren AEBetara.
Pete Cenarrusak euskaraz ikasi zuen etxean. 1967an izendatu zuten Idahoko Estatu idazkari, eta 30 urte baino gehiago eman zituen karguan.
2002an Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko adierazpena sustatu zuen;
2003an, bestalde, Euskal Ikasketen Zentroa jarri zuen martxan Boiseko Unibertsitatean.Sabino Arana Fundazioak "euskaldun unibertsal" izendatu zuen 2001ean, eta 2010ean 'Bizkaitar Argia' izendapena jaso zuen.
Informazio gehiago:
Pete Cenarrusari buruz, Boiseko Estatu Unibertsitatearen Liburutegiaren webgunean.