argia.eus
INPRIMATU
Pestizidek erleei kalte egiten dietela onartu du Europar Batasunak
Ainhoa Mariezkurrena Etxabe 2013ko urtarrilaren 18a
Hilda aurkitutako erleak Valentzian

Aspalditik daude erlezainak xomorro hauen desagerpenarekin keztatuta eta nikotinaren arrastoei leporatu diete hainbatetan. Izan ere Frantzian, Alemanian eta Italian sustantzia horiek erabiltzea debekatu dute erleak babesteko asmoz. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) txostena aurkeztu dio Europar Batasunari eta honek, kaltea onartu ostean, intsektizida horien aurkako neurriak hartuko dituela adierazi du.

Elikagai eta landareen ekoizpenaren %75-80a erleen lanean du oinarri. Espainiko Estatuko erleen %25 hiltzen da urtero.

Frantzian eta Erresuma Batuan egindako ikerketek ere nikotinarekin zerikusia duten pestizida arrastoak nektar eta loreen polenetan aurkitu daitezkeela adierazten dute.

Dena den, pestizidak debekatzeak 17.000 euroko kostua eta laborantzan 50.000 lanpostu galtzea ekarriko lukeela esan du EBk. Erleen desagerpenak haien estresarekin zerikusia dutela ere gaineratu dute. Pestiziden sustantzien etorkizuna Europako Batzarraren esku dago orain.

Erleari egiten dion kaltea

Pello Zubiria kazetariak ARGIAN azaldu zuen bezala, landareak lurretik hartzen ditu pestizida horiek eta bere izerdiarekin hosto eta loreetaraino eramaten ditu, hiru urteko iraupenez. Erleen laborantza mugatzen dute, nerbio sisteman eragin eta orientazioa galarazten diete immunitate sistema ahulduz. Haietako asko erlauntzera iristean intoxikatzen dira eta beste asko iritsi ere ez dira egiten.

Pestizidaren kalte guztiak.