Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean elkarretaratzeak egiteaz gain, Hego Euskal Herriko herri ugaritan egin zuten protesta pentsio duin baten alde. Urtarrileko greba orokorrerako deialdia ere gogoratu zuten manifestariek, eta abenduan mobilizazioak iragarri zituzten.
Herri eta hiriburu ugari hartu zituzten pentsionistek larunbatean. “Pentsioen gaiari heldu eta hauen defentsan aritzea” eskatu zieten Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari manifestariek. Milaka lagun bildu ziren Hego Euskal Herriko puntu desberdinetan. “Pentsio duinak bermatze aldera eskura dituzten eskumen guztiak erabiltzeko” eskakizuna zabaldu zuten, Hala Bedik argitaratu duenaren arabera.
Manifestazioetara hainbat mugimendu sozialeko kide batu ziren: mugimedu feministak eta gazte antolakundeak, besteak beste. 2020ko urtarrilean egingo duten greba orokorrera ere deitu zuten, eta abendurako mobilizazio gehiago iragarri zituzten.
Gainerakoan, astelehenean jarraitu dute herri askotan, ohiko protestaldiaren haritik.
Pentsiodunak Gurutzean elkartu dira beste astelehen batez https://t.co/X88K8ZAy7e pic.twitter.com/VSDXt5ykTg
— Danbolin (@danbolinzestoa) November 18, 2019
Aurrera jarraitzen dute, astelehenetik astelehenera, Amasa-Villabonako erretiratuek, beren duintasuna eta eskubideak aldarrikatuz eta berea dena, guztiona dena, exijituz.#PentsioakDignas#GobierneQuienGobierne Pentsioak defendatu egiten dira pic.twitter.com/sqpdyolxxJ
— Podemos Amasa-Villabona (@podemosvillabon) November 18, 2019