argia.eus
INPRIMATU
Pentsiodunak mobilizatu dira astelehenero bezala eta deialdi berezia egin dute urriaren 1erako
  • Astelehenero bezala, milaka herritar erretretan bizi direnak elkartu dira bai Hego Euskal Herriko eta bai Espainiako estatuko hiri eta herri nagusietan, pentsio eta bizi baldintza duinak eskatzeko. Urri hasieran antolatuko diren mobilizazioetara deitu diete herritar guztiei.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 24a
Pentsiodunak protestan Zarautzko plazan irailaren 24ean. (Argazkia: Irabazi)

Bilbon urriaren 1erako iragarri dute manifestazio nagusia, baina oraindik deialdi gehiago egon daitezke ondorengo egunetan.