argia.eus
INPRIMATU
Pentsioak prezioen igoerara lotuta eguneratzeko akordioa lortu dute Espainiako Estatuan
  • Pentsioak %1,6a igoko dira aurten, edo gehiago ere igo daitezke inflazioak zifra hau gainditzen badu, gaur egun gertatzen ari den bezala.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 27a
Pentsionistak Bilboko udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean (Argazkia: infolibre)

Toledoko itunean ordezkaritza duten talde guztiek sinatu dute pentsioak Kontsumo Prezioaren Indizeari lotuta eguneratzeko akordioa, ERCk izan ezik; hau da, PP, PSOE, Unidos Podemos, Ciudadanos, PDeCat, EAJ eta Compromisek.

Pentsionistek esan dute aurrerapausoa izan arren ez dela nahikoa eta borrokan jarraituko dutela nahi dutena lortu arte. Urriaren 1ean adibidez, manifestazioa deitu dute hainbat taldeek Iruñean “pentsio publikoak eta duinak” lelopean.