argia.eus
INPRIMATU
Pentsio sistemaren kontrako greba egingo da gaur Frantzian
Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko irailaren 09a
Erretreten erreformarekin kotizatu beharreko urte kopurua 41,5 urtetik 43ran igo nahi du Hollandek (Argazkia: lamontagne.fr).

Ipar Euskal Herriari dagokionez, Baionan izango da manifestazioa 10:30ean. LAB protesta egunari atxiki zaio FO, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuekin batera. Salatu dute, proposatzen den aldaketarekin pentsioak jaitsiko direla eta kotizazio urteen igoerarekin erretreta hartzeko adin legala 62 urtekoa bada ere, ez dela erreala izango.

Sindikatu abertzaleak bere aldetik ohartarazi du “Gobernua langile klaseari zorra ordainarazi” nahian dabilela eta erreforma “erabat injustua” dela. Bestalde, erretreta sistema hobetzeko proposamenak egin ditu LABek.

- Kotizazioak irabazi guztietan aplikatzea.

- Akzionistek jasotzen dituzten dibidendei kotizazioak ordainaraztea.

- Enpresek eta batez ere enpresa handiek dituzten abantailak, hau da, zerga dispentsa kentzea.

- Nagusien kotizazioak emendatzea “trukean ezer eman gabe”.

- Enplegua sortzea eta soldatak emendatzearekin batera lana modu justuago batean banatzea, langabezia eta prekarietatearekin  bukatzeko.