argia.eus
INPRIMATU
Pentsio publiko duinen aldeko mobilizazioak iragarri dituzte
  • Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan pentsionisten hainbat elkartek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "osatu" ditzala euskal herritarren pentsioak. Manifestazioa egingo dute ostiralean Gasteizen.

ARGIA @argia 2017ko apirilaren 04a

Pentsionisten kolektibo hauek manifestu bat sinatu dute CCOO, UGT, CNT eta USO elkarteekin batera, eta PSE eta Elkarrekin-Podemos alderdien babesa ere izan dute. Espainiako Gobernuari eskatu diote bermatu ditzala 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eta KPIaren igoeraren arabera eguneratu ditzala diru-sari horiek.

Halaber, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "osatu" ditzala pentsio horiek "gizarte babeserako dituen eskumenak" erabiliz. Paradoxikoki, manifestuari babesa eman dion alderdietako bat, PSE, Urkulluren exekutiboan dago EAJrekin batera.

Pentsio duinak eskatzeko hurrengo asteetan antolatu dituzten mobilizazioen berri ere eman dute agerraldian. Ostiralean Gasteizen manifestazioa egingo dute eta hilaren 22an bilkurak deitu dituzte EAEko hiriburuetan: Donostian, Bilbon eta Gasteizen.