Hendaia eta Baiona batuz, 42 kilometroko lasterkaldia egiten dabiltza hamarnaka herritar.12:00etan abiaturik, 17:44tan heltzekoak dira Baionara.
Horra hor Frantziako Gobernuaren pentsio erreformaren kontrako protesta molde berri bat: maratoia. 12:00tan abiaturik Hendaiatik, Donibane Lohizune, Getaria, Bidarte, Miarritze eta Angelu hiriak zeharkatuko dituzte arratsaldeko 17:44tan heltzeko Baionako geltokira. Guztien artean 42 kilometro egingo dituzte lasterka, kilometro bakoitzean herritarrak batuz ekimenari. Lege-proposamen horren kontra mobilizaturik dauden tren gidariak dira ekimenaren oinarrian.
Anais Aguirre Olhagaray kazetaria egon da abiatzean:
Le marathon des luttes a pris son élan depuis la gare d' #Hendaye. Il parcourra 42km jusqu'à #Bayonne où l'arrivée est prévue à 17h44, à la gare. #reformedesretraites #greve29janvier @MediabaskInfo pic.twitter.com/rvOWxzAqor
— Anaiz Aguirre Olhagaray (@anaiz_aguirre) January 29, 2020
Intersindikalak deiturik, beste mobilizazio egun bat dute gaur Frantziako Gobernuak xede duen erreformaren kontra. Abenduaren 5ean abiatu zuten mobilizazioa eta zortzigarren protesta eta greba eguna dute erreformaren aurkakoek.
Herritarren desadostasunari bizkarra erakutsiz, lege-proposamena Ministroen Kontseiluan aurkeztu zuten urtarrilaren 24an. Aste honetan iritsi da testua parlamentura. Hala ere, mobilizaturik segitzeko determinazioa eskatzen ari dira erreformaren aurkariak.