Bilboko udaletxe inguruetan protesta jendetsua burutu dute adinekoek astelehen eguerdian. Hirugarren astez jarraian mobilizatu dira, whatsapp eta sare sozialen bidez elkarri deialdiak zabalduz.
Mariano Rajoyk finkatutako urteroko %0,25eko igoeraren aurka protesta egin dute, horrek erosmen ahalmena murrizten diela salatuz. Hurrengo kontzentrazioa otsailaren 5erako deitu dute, Bilboko udaletxearen aurrean.
Jarraian Ecuador Etxeak ateratako argazkiak.