argia.eus
INPRIMATU
Pello Lizarraldek irabazi du 111 Akademiaren Saria
  • 111 Akademiak Pello Lizarralderi eman dio 2020ko Akademiaren Saria, Argiantza eleberriagatik.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko apirilaren 29a
Pello Lizarralde. Argazkia: 111 Akademia

Pello Lizarralderi eman diote 111 Akademia Saria, Argiantza eleberria "2020ko libururik gogokoena" izendatuz. Argiantza eleberri irabazleak Joxean Agirreren Nobela errealista bat eleberria izan du lehiakide azken bueltan. 111 Akademiako 117 kidek hartu dute parte sariduna izendatzeko momentuan. 

Ekainaren 10ean egin nahi luke aurrez-aurreko sari banaketa 111 Akademiak; beti ere, osasun egoeraren bilakaera kontuan hartuz. 

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 1996an jarri zuen abian Beterriko Liburua literatur aipamena, gaur egun 111 Akademiaren Saria bezala ezagutzen dena. Euskal irakurleari literaturan "hitza eta protagonismoa" emateko helburuarekin sortu zuen. Lehen edizioa Joxean Agirrek irabazi zuen, Elgeta obrari esker.

Orain arte hauek izan dira irabazleak:

      ·       1996 Joxean Agirreren Elgeta

·       1997 Ur Apalategiren Gauak eta hiriak

·       1998 Koldo Izagirreren Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri

·       1999 Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion

·       2000 Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean

·       2001 Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua

·       2002 Anjel Lertxundiren Zorion perfektua

·       2003 Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea

·       2004 Pako Aristiren Gauza txikien liburua

·       2005 Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten

·       2006 Karmele Jaioren Amaren eskuak

·       2007 Jokin Muñozen Antzararen bidea

·       2008 Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana

·       2009 Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori

·       2010 Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak

·       2011 Harkaitz Canoren Twist

·       2012 Ramon Saizarbitoriaren Martutene

·       2013 Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat

·       2014 Mikel Peruarenaren Su zelaiak

·       2015 Katixa Agirreren Atertu arte itxaron

·       2016 Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua

·       2017 Uxue Alberdiren Jenisjoplin

·       2018 Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa

·       2019 Karmele Jaioren Aitaren etxea

·       2020 Pello Lizarralderen Argiantza