argia.eus
INPRIMATU
“Pelikulak euskaraz egitea ez zen errentagarria orain dela gutxi arte”


2011ko uztailaren 18a
Alberto J. Gorritiberea.

“Arriya zintzotasun handiarekin egin da eta euskaldunok, biluztu eta gure gatazka nagusienak ateratzen baditugu, konturatuko gara beste herrialdeetako jendeak dituen arazoen antzekoak direla. (...) Orain dela urte gutxi arte, pelikulak euskaraz egitea ez zen errentagarria, inola ere ez, eta diru-laguntzek hizkuntza bultzatu dutenean aukerak berpiztu egin dira. (...) Ez nuke esango euskaraz zinea egitea gazteleraz baino zailagoa denik, gaur eta hemen. (...) Arriskutsua iruditzen zait ETBren magalean bizitzea. ETBren leihoa beharrezkoa da, eta industria osasuntsu bat ere bai, baina gure zilborrari begira bizitzen ohitzen bagara independentzia, askatasuna eta sormena galtzen ditugula esango nuke. Sorkuntzan krisialdiak beharrezkoak dira produktu interesgarriak burutzeko".