argia.eus
INPRIMATU
Pedro Uriguen gudari zornotzarraren gorpuzkiak bere senideei eman dizkiete
  • Aranzadiko kideek eta Eusko Jaurlaritzak Pedro Uriguenen gorpuzkiak senideei eman dizkiete igandean Mendatan. Hantxe atera zituzten, baserri baten ondoan. 1937ko apirilaren 29an hil zuten faxistek, eta inguruko baserritarrek lurperatu zuten bertan.

Anboto @anboto 2016ko maiatzaren 09a
Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza ere izan da Uriguenen omenezko ekitaldian (argazkia: @jerkoreka).

Marisa Barrena Anbotoko kolaboratzailea Uriguenen loba da, eta gaurko ekitaldiagaz lortu gura dutenaz berba egin du bertako komunitatean: "Gozpuzkiak ez ezik, osabaren duintasuna berreskuratu gura dugu. Eta agurrik barik joan zen gudariari merezitako agurra eskaini gura diogu".

 

 

 

Pedro Uriguen, gerra garaiko argazki batean.

 

 

 

Senideek bazekiten hantxe lurperatuta zegoela Uriguen, baina ezin izan zuten konfirmatu iaz Aranzadikoek atera eta frogak egin arte. Aranzadik hainbat hobi ikertu ditu azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzagaz hitzarmena egin ostean.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.