90eko hamarkadan Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Nazioarteko Diru Funtsarentzat eta Munduko Bankuarentzat egin zuen lan Bosnian. La Republica agerkari digitalak bere ibilbidearen errepasoa egin du.
Pasa den uztailean iritsi zen Sanchez PSOEko idazkari nagusi izatera, aurretik, besteak beste, honako karguak bete zituen: 26 urterekin Europarlamentari izan zen, eta ondoren, Bosniako Nazio Batuen Erakundeko agintarien kabinete arduradun bezala jardun zuen. Sanchez Bosnian egon zen urteetan kanpoko enpresen aholkulari gisa lan egin zuen. Garai horietan Jugoslaviako gerraren harira, AEBk eta NATOk Daytoneko akordioa sinatu zuen 1995ean.
Espainian, Industria eta Kanpo ministerioetan ere hainbat kargu izan ditu. Gainera, Bosniako ordezkari eta AEBetan enbaxadore ere izan da.
Gaur egun, PSOEko burua izateaz gain, Felipe Gonzalezen eta Europako Parlamentuko hausnarketa taldearen aholkularia ere bada.