argia.eus
INPRIMATU
Pedro Sanchezek ez du presidente izateko babesa lortu
  • Aurreikusita zegoen gisara, Pedro Sanchezek ez du lehen inbestidura saioan presidente izatea lortu; PSOEko hautagaiari ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. Sanchezek gehiengo absolutua zuen beharrezko Gobernuko presidente izateko.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko martxoaren 03a
Pedro Sanchezi ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. (Arg: eldiario.es/Marta Jara)

Asteazkeneko inbestidura saioan Pedro Sanchezek ez zuen euskal gatazkaren inguruko aipamenik egin. Aitor Esteban EAJko hautagaiak gogor kritikatu zuen hori: “Euskadin arazo politikorik ez dagoela uste baduzue, oker zabiltzate”. Hala ere, ez zuen etorkizunean Sanchez babesteko aukera baztertu.

Bere aldetik, Pedro Sanchezen jarrera salatu zuen EH Bilduko bozeramaile Marian Beitialarrangoitiak: “Hainbestekoa da aldatzeko beharra eta hain hutsala eskaintzen duzuena, ez dagoela aldaketa gisa saldu nahi diguzuenaren inguruko zalantzarik: iruzur saiakera berri bat baino ez da”.

Bozketa ostiral arratsean errepikatuko da, 19:45etatik aurrera. Kongresuko kideek, orduan ere, Sanchezi babesa ukatzen badiote, hautagaiek bi hilabeteko epea izango lukete Gobernuko presidente izaten saiatzeko. Tarte horretan ezer lortuko ez balitz, hauteskunde berriak egingo lirateke ekainaren 26an.