PSOEk inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu ditu Espainian, 91 diputatu eta ia 5’5 milioi boto.
Alderdiko idazkari nagusi eta zerrendaburu Pedro Sanchez gau honetako balorazioa egitera atera denean, bere jarraitzaileek “lehendakari, lehendakari” oihuekin hartu dute, baina luzatu dien erantzuna argia izan da: “Espainiaren interesen alde edozeinekin hitz egiteko prest gaude, baina lehen indarrari dagokio gobernu eraketari ekitea”.