argia.eus
INPRIMATU
Pediatria zerbitzu duin baten alde, Goizuetako gurasoak
  • Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko herritarrak mobilizatzen ari dira, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailari eskatzeko Leitza eta Goizuetako Osasun Etxeetan pediatria zerbitzua bermatu dezala, eta kontuan har dezala bertako hizkuntza errealitatea; hau da, haurren hizkuntza eskubideak bermatzeko, pediatrak euskaldunak izatea.

Urumeako Kronika 2018ko irailaren 11
Goizuetako fiestetan, Umeen Egunean egin zuten elkarretaratzea, pediatria zerbitzuaren alde.

Goizuetan, Guraso Elkarteak deituta egin zen kontzentrazioa, Amabirjin jaietan, Umeen egunean. Kexu dira, aurreko pediatra jubilatu zenetik ez delako plaza hau egonkortu. Pediatrarik ez dagoenean, familia medikuak ematen du zerbitzua, baina gurasoek pediatra eskatzen dute. Era berean, Goizueta eta Aranoko haurrek Leitzara mugitu behar dute orain zerbitzua jasotzeko, lehen Goizuetako Osasun Etxean jasotzen bazuten ere.

 

Albiste hau Urumeako kronikak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.