argia.eus
INPRIMATU
Paul Laxalt hil da, AEBetako politikan goien heldu den euskal-amerikarra
  • Paul Laxalt asteartean hil da Estatu Batuetan 96 urte zituela. Euskal artzain baten semea zen eta Nevadako Gobernadorea, AEBetako senadorea eta Alderdi Errepublikarreko kide izan zen.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 08a
Paul Laxalt

Aita xiberotarra eta ama baxenabartarra zituen euskal kultura webgunean datorrenaren arabera. Laxaltek eta politikan ibilbide luzea egin zuen. Izan ere, Nevadako Gobernadorea, AEBetako senadorea eta Alderdi Errepublikarreko presidentea izan zen, besteak beste.

Reagan presidenteak, konfiantza handia zuen Laxaltengan eta lanpostu garrantzitsua zuen, bere karrerako momentu baten AEBetako presidentziara hautagai aurkeztekotan egon zen.

Laxaltek eta Pete Cenarrusak Reagan presidentearekin hitz egin ondoren, 1988an Ardantza lehendakaria etxe zurian egon zen.

Politika aktiboa utzi ondoren, azken urteetan Virginia estatuko erresidentzia batean bizi izan da euskal-amerikar politikaria.