argia.eus
INPRIMATU
Patxi Zubizarretak eta Irati Jimenezek irabazi dute euskarazko Donostia Hiria Saria

2008ko otsailaren 25a

Kutxak antolatutako Donostia Hiria saria Patxi Zubizarretak, Irati Jimenezek, Ignacio Ferrandok eta Juan Carlos Rubiok irabazi dute. Euskarazko antzerkiaren saria eskuratu du Zubizarretak Ohe deseginak lanarengatik. Jimenez, berriz, euskarazko ipuinaren saileko irabazlea izan da Laranja azalaren negarra lanarekin. Gaztelaniazko lanei dagokienez, bi madrildarrentzat izan dira sariak; Juan Carlos Rubio Cruzek jaso du antzerkiaren saria eta Ignacio Ferrando Perezek ipuinarena. Antzerkiaren sariaren irabazleek garaikurra eta 20.000 euro jaso dituzte. Ipuinaren saria lortu dutenek, berriz, garaikurra eta 10.000 euro. Aurtengo ekitaldira arte urteroko deialdia egin dute Donostia Hiria sarirako, baina aurrerantzean bi urtetik behin egingo dute, Irun Hiria sariarekin tartekatuz.