argia.eus
INPRIMATU
Patxi Zubiaurre 84 urteko donostiarraren etxegabetzea geldiarazi dute oraingoz
  • Donostiako epaile batek aintzat hartu du Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformako abokatuen azken orduko eskaria, eta maiatzera atzeratu du urtarrilaren 18an egitekoa zen Patxi Zubiaurreren etxegabetzea.

ARGIA @argia 2017ko urtarrilaren 17a
Patxi Zubiaurre, erdian eserita, bere etxegabetzearen aurkako ekitaldi batean (Arg.: El PaĆ­s)

84 urte ditu Zubiaurrek, eta 40 inguru daramatza Donostiako Baleazaleen kaleko etxe batean bizitzen. %19,5ko interesdun 100.000 euro inguruko hipoteka zuen, eta hura ezin ordaindurik enkantean galdu zuen etxea. Haren jabetza Abacredit mailegu-enpresak bereganatu eta Zubiaurre kaleratzeko eskatu zion epaitegiari.

Abacrediten eskariari baiezkoa eman zion epaileak hasiera batean, baina atzera egin du momentuz, Jose Maria Erauskin abokatuak aurkeztutako azken uneko idazkia aintzat hartuta. Erauskinek kaleratu behar zuten pertsonaren adina, zaurgarritauna eta osasuna kontuan hartzeko eskatu dio epaileari. Etxegabetzea negu gorrian egitekoa zela gehitu behar zaio horri.