argia.eus
INPRIMATU
Patxi Zamora izanen da EH Bilduko hautagaia Nafarroan Senaturako
  • Kontuz! elkarteko kidea da Zamora. Hautagaitza bateratuko hautagai izanen du EH Bilduk.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2015eko azaroaren 04a

Izquierda-Ezkerrak ere egin du bere proposamena: Iñaki Bernal izanen da bere hautagaia Senaturako. Nafarroako Gobernua babestu duten lau alderdiek hautagaitza bateratua aurkeztuko dute. Alderdi bakoitzak bana hautagai aurkeztuko du Podemos-Ahal duguk izan ezik. Gauzak horrela, EH Bilduk Patxi Zamora izanen du hautagai. Kontuz! Elkarteko kidea da Zamora. Geroa Baik oraindik ez du eman bere aukeraren berri. 

Oharra: Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunetik ekarria da lizentzia libreei esker.