argia.eus
INPRIMATU
Patxi Ruizen egoeraren aurrean, eskubide urraketak bukatzeko eskatu dute Bake Bideak eta Bakegileek
  • Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoeragatik kezka adierazi dute Bake Bideak eta Bakegileek agiri amankomun baten bidez. Maiatzaren 11tik gose eta egarri greban dago Ruiz Murtziako espetxean.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 20a
Patxi Ruizen aldeko elkarretaratzea Baionan.

Bake Bidearen eta Bakegileen ustez, “Patxi Ruizen egoera euskal presoek azken hamarkadetan Frantzian eta Espainiar paraitzen dituzten salbuespeneko neurrien ondorio zuzena da. Urteak urrundurik, sakabanaturik, batzuentzat bakarturik eta bizi baldintza gogorrenetan egotearen ondorioa alegia”. Hori dela-eta, sakabanaketa, urruntze eta eskubide urraketa guztiekin bukatzeko eskatu dute.

Agiriak nabarmendu du COVID-19ak eragindako urgentzia-egoerak mundu guztiaren bistan utzi duela zer ondorio dituen euskal preso politikoei aplikatutako salbuespenezko politikak. “Edozein presori aplikatu behar zitzaion eskubidetik at gelditu egin baitira berriz ere euskal presoak, salbuespen egoeran salbuespen. Berriz ere deitoratu nahi dugu frantses eta espainiar estatuak, osasun larrialdi egoera honetan salbuespen neurriekin bukatzearen aldeko apustua egin ez izana, eta aska zitekeen adinduak, eri edo kondena bukaeran zeudenak preso mantentzea”.

Bake Bidea eta Bakegileen aburuz, perspektiba aldaketa eskatzen du egoerak: presoak askatzeko aukerari bidea irekitzeko garaia dela adierazi dute.