Ostegun gauean Patxi Ruiz presoa Murtziako Virgen de Arrixaca ospitalera eraman zutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Ruizen familia Murtzian dago, eta bere konfiantzazko medikua bidean da.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ostiral gauean kaleratutako ohar batean, Ruizek epaileek agindu arte ospitalera joateari uko egingo zuela adierazi zuen. Hala ere, ohar hori kaleratu eta gero eraman zuten presoa ospitalera. Oraindik ikusteko dago zer gertatuko den, eta tratamendua onartuko duen.
Hamabigarren eguna du gose eta egarri greban presoak, eta bere osasun egoera larria dela adierazi du bere abokatuak.