Joan den astean jakinarazi zutenez, Euskal Herrira gerturatuko dute Patxi Markes preso politiko berangoztarra. Izan ere, Berangoko EH Bilduk zabaldu duenaren arabera, Alacanteko kartzela utzi eta Arabako Zaballan amaituko du bere kondena; 2017an bete zituen bere zigorraren hiru laurdenak, 1998an espetxeratu ondoren.