argia.eus
INPRIMATU
Patxi Lopez proposatu du PSOEk berreraikitze batzordeko presidentetzarako
  • Ostegunean bozkatuko dute koronabirusak sortutako kalte ekonomiko eta sozialei aurre egiteko Espainiako berreraikitze batzordeko presidentea. Bi hilabeterako proposatutako kargua da, baina luzatzea aurreikusten dute.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko maiatzaren 07a
Patxi Lopez Espainiako kongresuan. Argazkia: ConSalud.es.

Beste zenbait alderdik ere beren proposamenak aurkeztu dituzte; Ana Pastor Espainiako Parlamentuko presidente ohia proposatu du PPk eta Jose Maria Espejo Ciudadanosek. Batzordean PSOEk du gehiengoa, 45 diputatutik hamahirurekin. PPk bederatzi ditu, bost Voxek, lau Unidas Podemosek, bat ERCk, talde anitzak lau (Junts per Cat, Más País, Compromis, Coalición Canaria, Nueva Canarias, PRC, Teruel existe eta BNG alderdiek osatuta), Ciudadanosek bat, EAJk bat, EH Bilduk bat eta talde mixtoak zazpi (CUP, UPN eta Foro Asturias alderdiek osatuta).

Dena den, litekeena da Patxi Lopez lehendakari ohia eta PSOEko diputatua aukeratzea presidente, bere taldeak dituen diputatuez gain, PNV, ERC, Compromis, Mas Pais eta Unidas Podemos alderdietako gobernukideek beren baiezkoa ematea aurreikusten baitute.