Osasunako presidente ohi [2012an utzi zuen kargua] Patxi Izcok Iruñeko polizia-etxean deklaratu du ostiral goizean, taldeko kontuetatik desbideratutako 2,4 milioi euroen inguruan.
Presidente-orde Juan Pascual ere deitu du poliziak, baita Osasuna Fundazioko zuzendari Diego Maquirriain ere.
Archanco, Peralta eta Vizcay epailearen esku utziko dituzte gaur.
Informazio gehiago:
"Osasuna afera"-k eman dituen albiste garrantzitsuenen bilduma Slump doktorearen zaintiratua blogean.