argia.eus
INPRIMATU
Patxi Iriart nagusitu zen larunbatean XILABA 2021 Txapelketaren hirugarren kanporaketan
  • XILABA Bertsulari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen larunbatean (urriak 2) Hiriburun. Aitor Servier Etxexurik eta Kerman Diazek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 100 bat bertsuzale izan ziren Hiriburuko La Perle aretoan. Datorren larunbatean Gabadin iraganen da laugarren saioa.

Bertsozale.eus @bertsozale 2021eko urriaren 04a
Argazkia: bertsozale.eus.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketan, kanporaketetako hirugarren saioa jokatu zen Hiriburuko La Perle aretoan. Saioko irabazlea Patxi Iriart izan zen, 416,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Izpuran kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

Patxi Iriart ..............................416,5

Aitor Sevier Etxexuri ..............410,5

Kerman Diaz ..........................399,0

Iker Altuna ..............................382,5

Josu Txoperena Iribarren .......359,5

Pettan Prebende ....................319,5

XILABAko Bertsulari  Txapelketaren laugarren kanporaketa hurrengo larunbatean egingo da, Gabadiko Herriko Gelan, Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maindi Murua Berra, Maddi Sarasua Laskarai, Johaine Sarraillet eta Egoitz Zelaia bertsulariekin. Aurkezlea Amaiur Lujanbio izanen da.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.