Urtebeteko grebaren ostean, adostasun batera iritsi dira Bizkaiko erresidentzietako langileak eta patronalak.
Irailean ELA eta Geska patronalak akordioa lortu zutenetik, bilerak areagotu egin dira beste bi patronalekin. Geska sektorean pisu gehien duen patronala da. Hitzarmen horrek behin betiko hitzarmena lortzeko balio izan du. Laresen hasierako jarrera ezkorra zen arren, azkenean langileekin adostasun batera iritsi da. Elbes patronalaren jarrera zehazteko dago. Bi patronalek gehiengoa osatzen dute, beraz nahikoa da hitzarmena sinatzeko.
Behin hitzarmena sinatuta, berehala ezarriko lirateke langileek duela bi urte hasi zenetik aldarrikatzen zituzten baldintzak. Besteak beste, urtean 106 ordu gutxiago egingo dituzte langileek eta hilean 140 euro irabazia izango dute soldatetan. Baita langile gehiago kontratatuko dituzte, zerbitzuaren kalitatea hobetuz.