argia.eus
INPRIMATU
Patrick Mbeko Kongoko ikertzailea Euskal Herrian izango da uztailaren 11n eta 12an
  • Bi hitzaldi emango ditu Mbeko politologoak Bilbon eta Baionan. Uztailaren 11n Bilboko Zirika gunean izango da 19:00etan, eta uztailaren 12an, berriz, Baionako Epaiskan, ordu berean.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko uztailaren 05
Patrick Mbeko ikerlaria.

Afrikako geopolitikan eta munduko potentziek Afrikako kontinentean duten estrategian aditua da Patrick Mbeko. Kapitalaren munduko berregituraketek Afrikan duten eraginak azterru ditu, eta berregituraketa horien ondorioz sortutako errealitatea analizatu du. Bere artikulu, ikerketa, zein liburuak kontinentea ulertzeko bitartekoak dira, Askapena elkarte internazionalistak zabaldu duenaren arabera.

Mbeko Kongon jaio zen, baina duela urte batzuk Kanadan bizi eta bertan egiten du lan. “Afrikaren kontrol inperialista” izena du emango duen hitzaldiak, bere azken liburuaren harira: “Objetif Kadhafi”, Khadafi Helburu. Liburu honez gain, beste hainbat lan ezagun argitaratu ditu: “Kanada Erdialdeko Afrikako gerretan”, “Gerra sekretua Erdialdeko Afrikan” edo “Gezurraren eta kaosaren estrategia: gezur-pokerra Laku Handien Afrikan”.

Hitzaldiak ingelesez zein frantsesez eskainiko ditu Mbekok, eta itzulpen zerbitzua izango da ulertzen ez duenarentzat.