Iazko azaroaren 24an France Bleu Breizh irratiak Patrick Le Lay TF1 telebista kateko zuzendari ohi bretoiari egindako elkarrizketa emititu zuen. Elkarrizketa hura osorik plazaratu du Bretons hilabetekariak, eta Kazeta.info webguneak pasarte batzuk euskaratu ditu. Frantziar nazioa "kontzeptu faltsua" dela eta "funzionatzen ez duen herrialdea" dela dio Le Layk.
Hizkuntz politikari dagokionez, bretoierak eta euskarak osatzen duten hizkuntz gutxituen korpusa "suntsitzen" ari direla salatu du. Bestalde, bere burua independentistatzat jotzen duela dio. Elkarrizketaren laburpena Kazeta.info webgunean irakurri dezakezue euskaraz, eta pasarte batzuk Bretons aldizkariaren webgunean frantsesez.