argia.eus
INPRIMATU
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”
  • Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko irailaren 20a
Paul Laborde eta Maider Mourgiart Euskal Irratiak

Xarnegu eskualdeko herritarrek azken aldikoz eskainiko dute muntatu duten pastorala. Bi emanaldi eskainiko dituzte larunbatean eta igandean, arratsaldeko 15:30etan. Bastidan egin zituzten lehen bi emanaldi arrakastatsuak iragan ekainean. Euskara eta gaskoiera baliatzen dituen lehen pastorala izan da. Maider Mourgiart eta Paul Laborde pastoraleko partaideen arabera, inportantea zen Xarnegu eskualdeko bi mintzairak balioan ematea.