argia.eus
INPRIMATU
Pasaiako segadaren auzia berraztertzea baztertu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak
  • Iragan otsailaren 15ean Estrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiak Pasaiako segadaren helegitea bertan behera uztea erabaki zuten, ikerketa faltagatik. Biktimen familiek jarri zuten salaketa.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko martxoaren 19a
Ezker-eskubi: Arantxa Isart -senidea- Eneko Etxeberria -Azpeitiko alkatea-, Peio Aizpuru -senidea-, Santiago Gonzalez -senideen abokatua- eta Carlos Delas -senidea-

“Jakitun ginen Espainiako Epaitegi Konstituzionalak horrelako kasuak Europan ez aztertzeko erabiltzen dituen erabaki juridikoak tarteko, oso zaila zegoela kasua Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian aztertzea. Hala ere, kolpe latza izan da”, azaldu dute senideek Azpeitiko udaletxean emandako prentsaurrekoan.

Pasaiako sarraskian hil zituzten Pedro Mari Isart, Dionisio Aizpuru, Rafael Delas eta Jose Maria Izuraren senideek Estrasburgora jo behar izan zuten, segadaren auzia ikertzeko hainbat epaitegiren ezezkoa jaso ostean: 1984ko ekainean itxi zen auzia behin-behinean, eta Donostiako Lurralde Auzitegiak berriro heldu zion hamar urte geroago. Alta, honek ere auzia artxibatu zuen duela bi urte. Senideek Konstituzio Auzitegira jo zuten orduan, baina berriro salaketa ikertzeari uko egin zieten.

Alabaina, senideek jakinarazi dute “orain inoiz baino gehiago” aurrera jarraituko dutela eta ez dutela “etsiko”.