argia.eus
INPRIMATU
Zortzi milioi euroko gastua egin ez den azpiegituran
  • Praktikan kasik bertan behera geratu da Pasaiako portua handitzeko proiektua, baina zortzi milioi euro gastatu dituzte jada, ikerketa eta elkarte publikoei emandako dirua medio.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2014ko urtarrilaren 16a
Pasaiako portuko irudia. (Arg: wikipedia.org)

Ofizialki iragan irailean adostu behar zuten EAJk eta PSEk egitasmoa geratzea, baina ez zuten akordiorik erdietsi, PSEko kideek aurrera jarraitu nahi dutelako. Dena den, geldi dago aspaldi eta aurrerantzean ere ez dirudi egingo dutenik.

Nola gastatu zortzi milioi euro?

Milioi bat euro txostenetan inbertitu dute; besteak beste, itsas hondoaren egoera, oskoldunengan proiektuak eragingo lukeen kaltea eta Jaizkibel inguruaren baldintzak aztertu dituzte.

Bi erakundek sortu dute galera ekonomiko handiena: Batetik, Gipuzkoa Aurrera elkarteak –Gipuzkoako Diputazioak, Kutxak, Adegi Patronalak, Mondragon Korporazioak, Merkataritza Ganbarak eta Donostiako Udalak osatua–.

Bestetik, Jaizkibia entitateak –Donostiako, Pasaiako, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo, Hondarribiko eta Irungo Udalek kudeatuta–. Bien artean osatu dute zazpi milioi euroko zuloa.