argia.eus
INPRIMATU
Sondeoen arabera PP garaile estatuan, baina gehiengorik gabe Ciudadanosekin ere
  • Aldaketa handia izango da Espainiako hauteskunde hauetan. Sondeoen arabera PPk irabaziko duen arren, Podemos indartsu sartuko da eta PP eta Ciudadanosek ez lukete gehiengorik.

ARGIA @argia 2015eko abenduaren 20a

Parte hartzeak apur bat gora egin du Hego Euskal Herrian 2011ko datuekin erkatuta. Ondorengoak dira datuak: Araban %57,50 (+3.99), Bizkaian %60.10 (+2.45), Gipuzkoan %57,80 (+3.17) eta Nafarroan: %60,08 (+4.26). Estatuan ere gora egin du %58,35 (+0,7). Normaltasuna nagusi egunean zehar.

Ordezkari politikoak goizean joan dira beren botoak ematera. Denek hauteskunde hauen garrantzia azpimarratu eta parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. 

23 ordezkari joango dira Madrilera Hego Euskal Herritik Kongresura. Bizkaitik 8, Gipuzkoatik 6, Nafarroatik 5 eta Arabatik 4. Senaturako lau ordezkari lurraldeko.